Giza armarria, Gaztelu plazan
2018/05/19
Iruñea
Nafarroa
Esku
AIPAMENAK

Giza armarria irudikatuko du Gure Esku Dagok Iruñeko Gaztelu plazan maiatzaren 19an. Ekimen honen bitartez, ekainaren 10eko giza kateari begira parte hartzea sustatu eta nafarren erabakitzeko borondatea agerian utzi nahi dute.

Elastiko eta zapi gorriz jantzita, eskuz esku lotuz, elkar lotutako giza kate txikiak osatuko dituzte, guztien artean Nafarroako armarria irudikatzeko. Gaztelu plazako kioskoa izango da armarriaren erdigunea.

KOKAPENA
Gaztelu plaza
Iruñea
Nafarroa
LOTURAK