‘Gorputz_Grafiak. Memoria feministaren marruak’
2018/11/20 - 2018/12/16
Iruñea
Nafarroa
Expo2
AIPAMENAK

‘Gorputz_Grafiak’ erakusketa Iruñeako Condestable Civivoxen ikusgai izango da abenduaren 16ra arte. Erakusketak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren ibilbidea irudikatzea du helburu.

Iraultza txiki bat egin nahi da ‘Gorputz_Grafiak. Memoria feministaren marruak’ erakusketarekin; izan ere, memoria erresistentzia praktika bat da. Ez bakarrik errelato ofizialek kontuan hartu ez duten hori barnebiltzeko saiakeragatik, baizik eta gaur egun garena eta etorkizunean izango garen horrekin, jokoan sartzen garelako. Subjektu, harreman eta iruditeri berriak sortu nahi dira; izendatzeko beldurra eraitsi nahi da; ahaznturari galga jarri.

Hortaz, Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika liburua oinarri hartuta, hainbat eduki eta material grafiko eskainiko dira bertan: antolaketa ereduak, jardunaldiak, eztabaidak, aldarrikapenak eta lan-molde nagusiak...

KOKAPENA
Calle Mayor, 2
Civivox Condestable
Iruñea
Nafarroa