‘Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak’
2018/11/24 - 2019/02/17

Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: San Telmo
Gorputza
AIPAMENAK

San Telmo museoak ‘Gorputza asmatzen. Biluziak, anatomia, pasioak’ izeneko erakusketa jasoko du azaroaren 24tik otsailaren 17ra bitartera, Errenazimentutik Ilustraziora arte egindako hainbat maisulan biltzen dituena.

Erakusketak ibilbidea egiten du gorpurtzaren asmatze artistikoaren une aipagarri batzuetatik. Artistei anatomian interesa piztu zitzaienean, eta zientzialariek euren jakintza marrazkien bidez islatu nahi izan zutenean kokatzen da erakusketa, alegia, biak elkartu zirenean.

Bertan balio handiko ia ehun maisulan izango dira ikusgai, besteak beste, artista hauenak: Juan de Juni, Pedro de Mena, Anchieta, Berruguete, Ribera, Rubens, Zurbarán, Juan Valdés eta Le Brun. Erakusketarako piezak utzi dituztenen artean daude Museo Nacional del Prado, Liburutegi Nazionala, Thyssen Museoa, Lázaro Galdiano Museoa, Louvre Museoa eta Borghese Galeria.

ORDUA

Asteartetik igandera, 10:00-20:00.

KOKAPENA
Plaza Zuloaga, 1
San Telmo museoa
Donostia
Gipuzkoa