Gose
2013/09/27

23:00

Urnieta
Gipuzkoa
ETIKETAK: Gose
Gose2013
AIPAMENAK

Aurrera doa disko berria aurkezteko Gose taldeak abian jarritako kontzertu bira. Asteburu honetan Urnieta eta Soraluzen izanan de hirukoa. Urriaren amaieran, berriz, Zaragoza eta Bartzelonan ariko dira zuzenean.

Gose
Hiru urte pasa dira Gose taldearen abesti berriekin osaturiko azken diska GORRI hartatik, (gose III. 2009). Autoekoizpenari eta diskoei izenbururik ez jartzearen ideiari leial, erabat Laranja dator Gose taldearen disko berria. Arrasatearren lan berria lelo erabat hilgarrietan eztanda egiten duten melodiez beteriko abesti fulminantez beterik dator. Erritmo elektroniko amorratuek trikiaren soinuek ehunduriko sare trinkoarekin egiten dute jolas, Inesen ahots beti bezain iradokitzalearekin batera, kantu bakoitzean Jarrera eta Elektronika ezin hobeto uztartu daitezkeela frogatuz.

Teknologia eta trikiaren arteko uztarketa berezi eta berritzaile horri esker ezinbesteko erreferentzia bihurtu da Gose Euskal Herriko eszenan haize berria bilatzen duenarentzat.

Hurrengo Kontzertuak
Irailak 27 URNIETA (Gipuzkoa). Plaza. 23:00.
Irailak 28 SORALUZE (Gipuzkoa). TopaEguna. 22:30.
Urriak  06 KILOMETROAK 2013 - TOLOSA (Gipuzkoa).
Urriak  25 ZARAGOZA. Royal Club. 22:30.
Urriak  26 BARCELONA. EH Sona. Sala KGB. 20:00

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia. Jaiak

ORDUA

23:00

KOKAPENA
Plaza
Urnieta
Gipuzkoa