Gozategi
Data
19.08.14
Lekua
Gipuzkoa - Azkoitia

Gozategi taldea zuzenean ariko da Azkoitiko plazan. Emanaldia, jai egitarauaren barnean kokatzen da.
Gozategi
Gozategi taldea, 90. hamarkadaren hasieran sortu zen. Hasieran, Asier eta Ainhoa Gozategi anai-arreba oriotarrek eta Iñigo Goikoetxea altsasuarrak osatu zuten taldea. Urteen poderioz taldekideen joan etorria jasan du taldeak, baino beti bizirik iraun du egitasmoak. Bidean, ehundaka (milaka) kontzertu eta estudioko 7 disko grabatu ditu taldeak.
Zuzeneko emanaldietan, betiko kantuekin batera, estudioko azken emaitza duten "G puntua" diskoa aurkeztuko dute, taldeak agertoki gainean 25 urte bete dituen honetan.
Kokapena
Plaza
Azkoitia. Gipuzkoa