Gros auzoko Zipotz jaiak
2013/07/18 - 2013/07/21
Donostia
Gipuzkoa
Zipotz_jaia
AIPAMENAK

Donostiako Gros auzoko Zipotz jaiak uztailaren 18tik 21era bitartean ospatuko dira. Mota guztietako ekitaldiz osatutako programa bat antolatu dute.

Hauek dira festetan burutuko diren ekitaldietako batzuk: txapelketak (futbito txapelketa eta mus txapelketa, 20ean; tortila lehiaketa, 21ean), kontzertuak (Kulto kultibo + Revolutionari brothers,  18an; Kezkak + M.C.D + Ingo al deu?, 19an; Feos pero majos + Ze satek! + 3 gabe 2, 20ean; Hoiez, 20ean).

Horretaz gain, haurrentzako ekitaldiak, Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia, esaterako, izango dira. Haur jolasak eta buruhandiak, 19an; eta gaztetxoentzako xakea, 20ean, ospatuko diren beste ekitaldietako batzuk dira.

KOKAPENA
Gros auzoa
Donostia
Gipuzkoa