Gure! jaialdia Erandion asteburuan

Data

23.02.10 - 23.02.11

Lekua

Bizkaia - Erandio

Ostiral gauez ariko da Afrika zuzenean
Ostiral gauez ariko da Afrika zuzenean (Afrika)

Asteburu honetan GURE! jaialdia egingo da Erandion, Bizkaian. Bi egunetan zuzeneko musika izango da nagusi, eta gainera bestelako kultur ekitaldiez gozatzeko aukera izango da bi egunetan zehar, hala nola, bakarrizketak, dantza ikuskizunak, antzerkia, buruhandiak edota herri kirolak. Musika emanaldi guztiak doakoak izango dira eta herriko plaza nagusian kokatuko da agertoki handia. Musikalki egitarau polita osatu dute, non emankumeen presentzia handia den afitxe koloretsuan.

Ostirala

Lova Lois abeslari gazteak emango dio hasera kontzertuei. Bestelako doinuetan etorriko dira Pagasarri SKA All Stars bandako kideak, musikalki nola ez, ska eta sustraidun musika beltza nagusi. Giro horietatik asko aldendu gabe, baino elektronika doinuetan sakonduz, Afrika Bibang eta bere bandaren txanda izango da 20.00etan eta gauerdian taularatuko da Mad Muasel.

Larunbata

Eguerdian Pantx Records kolektiboko disko jartzaileak eta Dj Reymy & Marabiyak Sound Itsasadarra gunean ariko dira musika jartzen bazkaltzeko garaia iritsi bitartean. 20.00etan Mad igoko da agertokira. Maddi Gaminde 19 urteko gaztea ezkutzatzen da Mad izenearen atzean, eta laster izango du bere lehen diskoa kalean. Amooma taldeak hartuko dio lekukoa eta bere Funk eta Rap doinuekin dantzan jarriko dute ikuslegoa. ‘Soul Biscuit’ diskoa kaleratu zuen bandak 2022 urtean, eta disko horretako abestiak izango dira nagusi kantu zerrendan. Gaua rock giroetan etorriko da. Kokein taldeak 'Atomika’ diskoa dakar besapean, eta 20 urteko musika bidea bizkar gainean. Gaua Sua taldearen emanaldiarekin amaituko da 00.00etatik aurrera eskainiko duten emanaldiarekin. Jatabe-Maruriko bandak ere disko berriko kantuak joko ditu emanaldian.

OTSAILAK 10 OSTIRALA
20:00 Lova Lois
21:00 Pagasarri SKA All Stars
22:00 Afrika Bibang
00:00 Mad Muasel

OTSAILAK 11 LARUNBATA
20:00 Mad
21:00 Amooma
22:00 Kokein
00:00 Sua
*Egunean zehar, Pantx Records dj-ak eta Dj Reymy & Marabiyak Sound Itsasadarra gunean.

Kokapena

Plaza
Plaza
Erandio. Bizkaia

Loturak