Gure Zirkua Txorierrira iritsiko da estreinako aldiz ekainean

Data

22.06.17 - 22.06.26

Lekua

Bizkaia - Lezama

Gure Zirkuak egonaldia iragarri du Lezaman, ekainean.
Gure Zirkuak egonaldia iragarri du Lezaman, ekainean. (GURE ZIRKUA)

Durangon eman zion hasiera bere bosgarren birari Gure Zirkuak maiatza hasieran. «Harrera ezin hobea izan dugu», adierazi dute Euskal Herriko zirkurik maitatuenaren arduradunek. «Emanaldi bakoitzean –hamalau eskaini dituzte denera– goraino bere dira karpapeko harmailak», esan dute.

«Giro bikainak hauspotuta» iritsi da taldea Amurriora. Lehenbidizi aldiz jarri du karpa Aiaraldean.

Gure Zirkuak badu hitzordu berririk. Euskal Herriko gero eta eskaulde gehiagotara iristeko helburuarekin jarraituz, lehenbidko aldiz iritsiko gara ekainean Txorierrira, zehazki Lezamara. «Txorierriko Mankomunitatearekin elkarlanean, Gure Zirkuak ilusio bereziz iragarri nahi du pilotalekuaren atzealdean eskainiko dituela emanaldiak. Denera 9 izango dira.

Ekainaren 17an (ostirala), 19.30ean; ekainaren 18an (larunbata), 17.00etan eta 19.30ean; ekainaren 19an (igandea), 12.00etan eta 18.00etan; ekainaren 25ean (larunbata) 17.00etan eta 19.30ean eta ekainaren 26an (igandea) 12.00etan eta 18.00etan.

Sarrerak apirilaren 4an jarriko dira salgai webgunean.

Iaz, luze bezain arrakastatsua

«Luze bezain arrakastatsua» izan zen Gure Zirkuaren arduradunen esanetan iazko bira, 9 hilabetetan 176 emanaldi eskainita. Eta negua atseden hartzeko baliatu ondoren, taldeak maiatzaren 6an ekin zion aurtengo birari, Durangon. Lehenbiziko aldiz Bizkaian abiatuko du taldeak bira. Sarrera guztiak agortuta, astebetez luzatu zuten egonalda.





Kokapena

Pilotalekua
Aretxalde Auzoa
Lezama. Bizkaia