Gure Zirkuak Ispasterren amaituko du aurtengoz Bizkaiko egonaldia

Data

22.07.08 - 22.07.16

Lekua

Bizkaia - Ispaster

Uztailaren 8an ekingo dio Gure Zirkuak Ispasterreko egonaldiari.
Uztailaren 8an ekingo dio Gure Zirkuak Ispasterreko egonaldiari. (GURE ZIRKUA)

Gure Zirkuak Ispasterren bukatuko du aurtengoz Bizkaiko egonaldia, eta zortzi emanaldi eskainiko ditu Lea-Artibaiko herrian bi asteburutan, uztailaren 8an hasita. Euskal zirku ibiltariak aurten Bizkaian eskainiko dituen azken saioak izango dira, eta sarrerak salgai daude jada webgunean.

Araban eta batez ere Bizkaian egin ditu Gure Zirkuak bosgarren birako lehen hilabeteak. Bizkaia utzi eta beste lurraldeetan murgildu aurretik, ordea, taldeak azken geldialdia egingo du kostaldean.

«Luze joan da Gure Zirkuak lehenbiziko aldiz Lea-Artibai zapaldu zuenetik. Lehen biran izan zen, eta Ondarroa izan zen orduan karpa altxatzeko aukeratutako udalerria. Lau urteren ondoren eskualdera itzuliko da, sorreratik duen asmoetako bat betez, hiriburu eta herri handietara bisita egiteaz gain, zirkurik sekula ikusi ez duten herri txikietara ere iristea, hain zuzen», adierazi dute Gure Zirkuaren arduradunek.

Horrela, Gure Zirkuak zortzi emanaldi eskainiko ditu Ispasterren: uztailaren 8an (19.00etan), 9an (12.00etan eta 19.00etan), 10ean (12.00etan eta 19.00etan), 15ean (19.00etan) eta 16an (12.00etan eta 19.00etan).

Kokapena

Kortazar auzoa
Kortazar auzoa
Ispaster. Bizkaia