Gure Zirkuak Orion egingo du abuztu osoa

Data

22.08.04 - 22.08.28

Lekua

Gipuzkoa - Orio

Iazko toki berean, futbol zelaiaren ondoan jarriko dute karpa.
Iazko toki berean, futbol zelaiaren ondoan jarriko dute karpa. (GURE ZIRKUA)

Abuztuko, ostegun, ostiral, larunbat eta igande guztietan eskainiko ditu emanaldiak Gure Zirkuak Orion, denak ere arratsaldeko 19.00etan.

Euskal zirku ibiltariak bosgarren bira honetan Gipuzkoan eskainiko dituen lehen saioak izango dira. Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, webgunean.

«Bi hilabete igaro dira jada joan den maiatzaren 6an Gure Zirkuak bosgarren bira abiatu zuenetik. Urteurren biribil horri hasiera emateko, taldeak Bizkaia aukeratu zuen lehenbizikoz; eta ez alferrik. Estreinaldi ezin hobea izan zuen Gure Zirkuak Durangoko emanaldietan; eta harrez gero Araban, Amurrion sartu-irtena eginda, Lezaman eta Ispasterren eman ditu azken asteak euskal zirku ibiltariak», gogoratu dute.

Bizkaian 47 saio eskaini ondoren Gipuzkoara jauzi egiteko unea iritsi zaie. «Eta Gipuzkoara itzulita, eta parean uda egokituta, zer hobe beste behin ere abuztua Orion igarotzea baino», adierazi dute.

Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan eskainiko ditu datorren abuztuan honako 16 emanaldiak: abuztuaren 4an, ostegunean, 19.00etan; 
abuztuaren 5ean, ostiralean, 19.00etan; 
abuztuaren 6an, larunbatean, 19.00etan; 
abuztuaren 7an, igandean, 19.00etan; 
abuztuaren 11an, ostegunean, 19.00etan; 
abuztuaren 12an, ostiralean, 19.00etan; 
abuztuaren 13an, larunbatean, 19.00etan; abuztuaren 14an, igandean, 19.00etan; 
abuztuaren 18an, ostegunean, 19.00etan; 
abuztuaren 19an, ostiralean, 19.00etan; abuztuaren 20an, larunbatean, 19.00etan; 
abuztuaren 21ean, igandean, 19.00etan; 
abuztuaren 25ean, ostegunean, 19.00etan; 
abuztuaren 26an, ostiralean, 19.00etan; 
abuztuaren 27an, larunbatean, 19.00etan; eta abuztuaren 28an, igandean, 19.00etan. 


Kokapena

Mendibeltz Futbol Zelaia
Munto Aldea, 1
Orio. Gipuzkoa