Gure Zirkuak Tolosan esango dio agur bosgarren denboraldiari
Data
22.12.26 - 23.01.08
Lekua
Gipuzkoa - Tolosa

Abenduaren 26tik aurrera 12 emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak datozen Gabonetan. Euskal Herrian zehar 101 emanaldi eskaini ondoren, Gipuzkoan emango dio amaiera taldeak 2022ko birari.
«Zoragarria eta gogoangarria, halaxekoa izan da 2022ko bira. Taldearen 5. bira izateaz gain, karpa berriro jendez lepo bete baita aurten eskainitako 101 emanaldietako ia bakoitzean», adierazi dute Gure Zirkuko kideek.
«Txaloak, barreak, oihuak eta emozioak. Guztiak hartu du beste dimentsio bat, beste indar bat, pandemialdiko murrizketak atzean utzi eta zirkuaz bere osotasunean gozatu ahal izan duen karparen azpian, jarraitu dute.
«Herri handi eta txikietan; Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan; eskualde euskaldunetan, eta gero eta euskaldun gehiago dituzten eskualdeetan; Gure Zirkuak hazten jarraitu du 2022 honetan maiatzetik hona egindako egonaldietako bakoitzean», euren esanetan.
Orain, eta neguan atseden hartu aurretik, bosgarren birari amaiera emateko ordua iritsi da. «Eta zer hobe, beste urte batez, Gure Zirkuaren proiektuak sorterri izan duen herrira itzultzea baino. Hala, Gure Zirkuak ilusio handiz iragarri nahi du Tolosan Gure
Zirkugunean eskainiko dituela honako 12 emanaldiak:
- Abenduaren 26an, astelehenean, 18.00etan
- Abenduaren 27an, asteartean, 18.00etan
- Abenduaren 28, asteazkenean, 18.00etan
- Abenduaren 29an, ostegunean, 18.00etan
- Abenduaren 30ean, ostiralean, 18.00etan eta 21.30ean
- Urtarrilaren 2an, astelehenean, 17.00etan
- Urtarrilaren 3an, asteartean, 17.00etan
- Urtarrilaren 4an, asteazkenean, 17.00etan
- Urtarrilaren 7an, larunbatean, 18.00etan eta 21:30etan
- Urtarrilaren 8an, igandean, 12.00etan
Emanaldietarako sarrerak salgai daude jada, webgunean.
Kokapena
San Esteban Auzoa
San Esteban Auzoa
Tolosa. Gipuzkoa