Gure Zirkuaren lehen bira
2018/06/28 - 2018/07/22
Amezketa
Gipuzkoa
Gure_zirkua
AIPAMENAK

Lehen euskal karpa ibiltariak ekainean abiatuko du bere lehen bira, eta uda osoa egingo du Euskal Herrian barrena euskal zirku artistek osatutako emanaldiak eskainiz. Biraren estreinaldia eta lehenengo geldialdia Amezketan izango da ekainaren 28tik uztailaren 1era bitartera.

Egitaraua:

Amezketako geldialdian 5 emanaldi eskainiko ditu guztira Gure Zirkuak:

Ekainaren 28an, ostegunean, 19:00etan.

Ekainaren 29an, ostiralean, 19:00etan.

Ekainaren 30, larunbatean, 19:00etan eta 21:30etan.

Uztailaren 1ean, igandean, 19:00etan.

Eta ondoren hauek dira hitzorduak:

Aia: Uztailak 5-8.

Zumaia: Uztailak 12-15.

Ordizia: Uztailak 19-22.

KOKAPENA
Amezketa
Gipuzkoa
LOTURAK