(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea
2019/01/14 - 2019/01/20
Zenbait herrialde
Nafarroa
Hilbeltza
AIPAMENAK

Euskal nobela beltzaren astea ospatuko da Baztanen urtarrilaren 14tik 20ra bitartean. Mota askotako ekitaldiak egingo dira ekimenaren harira, hala nola: solasaldiak, mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, irakurketak...

Bertan izango diren gonbidatuen artean, Koldo Izagirre dago, zeinek ‘Jurgi Kapitaina’ lana aurkeztuko duen urtarrilaren 16an, Aniz-eko Mendiarte elkartean.

Gainera, Itxaro Borda eta Edorta Jimenez hiria eta landa eremuaren trataerari buruz mintzatuko dira urtarrilaren 19an Elizondon. ‘(H)ilbeltza’ urtarrilaren 20an bukatutzat emango da, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean ospatuko den irakurketa girotuarekin.

KOKAPENA
Baztan
Zenbait herrialde
Nafarroa