Hainbat ekitaldi, ezohiko Ibilaldian
2020/10/12 - 2020/10/18
Elorrio
Bizkaia
Ibilaldia
AIPAMENAK

Jakina zen bezala, aurten ezin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko Ibilaldirik egin, koronabirusak eragindako osasun krisia dela-eta. Elorrioko Txintxirri ikastolak zuen aurtengoan jaia antolatzeko ardura. Maiatzerako zegoen aurreikusia eta, hasiera batean, urriaren 18ra atzeratu zuten. Baina, «egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera» utzi behar izan dutela iragarri dute.

Hala ere, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, urriaren 12 eta 18 bitartean egingo direnak, beti ere «ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak beteaz».

Honela, astelehenean, urriak 12, umeentzako ‘Gora kasete!’ ikuskizuna egingo dute, 18.00etan, ikastolan bertan. Asteazkenean, berriz, ordu berean Arriolan ‘El hoyo’ filma ikusteko aukera izanen da eta, behin hau amaituta, Galder Gaztelu-Urrutia zuzendariarekin eztabaidatzeko aukera izanen dute bertaratutakoek.

Larunbatean, urriak 17, musikaren txanda izango da. 20.30etatik aurrera, ikastolan bertan, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du. Sarrerak 5 euroren truke salduko dira. Eta azkenik, hilaren 18an, igandearekin, Ibilaldiaren agur festa eginen dute Elorrion. Egun hortarako bertsoak, musika, magia eta dantzak tokia izango dute egitarauean.

KOKAPENA
San Pio X Kalea, 3, 48230
Elorrioko Txintxirri ikastola
Elorrio
Bizkaia