Hamaika Botxo Eguna
2018/10/13

Egunean zehar.

Bilbo
Bizkaia
Botxoeguna
AIPAMENAK

Bilboko hiri eredua salatzeko helburuarekin ‘Hamaika Botxo’ Eguna ospatuko da urriaren 13an Bilbon, Piztu Bilbo, Itzali MTV ekimenak antolatuta. Kultur eta gizarte arloko antolakunde ezberdinek osatzen dute egitasmoa eta Bilbo-Bizkaia edo Euskadi-Basque Country marka turistikoa edo ekitaldi handiak antolatzearen alde, hala nola Europako MTV sariak edo antzekoak, instituzioetatik bultzatzen den politikari kritika egiteko helburarekin sortu ziren. 

Horren harira, urriaren 13an, mahai inguruak, tailerrak, musika, janaria, antzerkia, herri azoka eta umeen txokoa izango dira egunean zehar Uribitarte pasealekuan Antolatzaileen esanetan, instituzioetatik bultzatzen ari diren Bilboko hiri eredutik kanpo gelditu diren elkarte guztiek lekua izango dute jaian.

ORDUA

Egunean zehar.

KOKAPENA
Uribitarte pasealekua
Bilbo
Bizkaia