‘Harri orri har (el patio de mi casa)’
2020/02/13 - 2020/02/14

20:00.

Donostia
Gipuzkoa
Harri_orri_har
AIPAMENAK

‘Harri orri har (el patio de mi casa)’ ikuskizuna Donostiako Antzoki Zaharrean izango da ikusgai martxoaren 13 eta 14ean, 20:00etan.

Istorioaren protagonistak zazpi pertsona dira, elkar ezagutu gabe ikastetxe baten patioan jolasten ari direnak. Arrazoi batengatik aurkitzen dira denak leku berean.

Abiapuntu horretatik hasten da ‘Harri orri har (el patio de mi casa)’, euskal kontakizun askoren hasierarekin bat egiten duena, «gure izaera politikoa ezagutzera emateko daukagun beldurrarena».

Obra honek hausnarketarako deia egiten du, aurrera beginez autokritika egiteko unea, eta, batez ere, elkar topatzeko eta ulertzeko momentua. Horrela irudikatzen dute patioa: «ideologia desberdineko pertsonak elkarbizitzan batzen dituen espazio bat, enpatia ariketa bat, askatasunari eta giza eskubideei egindako kantu bat».

ORDUA

20:00.

KOKAPENA
Calle Mayor, 3
Antzoki Zaharra
Donostia
Gipuzkoa