Pez Limbo: ‘Harri orri har’
2020/03/27

20:30.

Basauri
Bizkaia
ETIKETAK: Sozial
Harri_orri_har
AIPAMENAK

Pez Limbo taldearen ‘Harri orri har’ ikuskizuna ikusgai izango da martxoaren 27an, Basauriko Sozial antzokian, 20:30ean.

Obra honetan zazpi pertsona dabiltza Euskal Herriko eskola bateko jolastokian. Ez dute elkar ezagutzen, baina arrazoi bategatik daude leku berean, arrazoi berberagatik...

Euskal Herriko elkarbizitza ardatz hartuta eta aurrera begiratzeko grina helburutzat hartuta, hausnarketa eta autokritikarako deia egiten du ‘Harri orri har’ ikuskizunak.

Zuzendaritza eta dramaturgia Maria Goiricelayaren eskutik dator eta euskarazko bertsioa Patxo Telleriak egina da. Nagore Gonzalez, Martxelo Rubio, Josune Velez de Mendizabal, Egoitz Sanchez, Iñake Irastorza, Jotxu Martinez eta Haizea Baiges dira antzezleak.

ORDUA

20:30.

KOKAPENA
Kale Nagusia, 2
Sozial antzokia
Basauri
Bizkaia