Hartzaren Eguna eta Sorgin gaua
2018/02/03 - 2018/02/10
Donibane Lohizune eta Ziburu
Lapurdi
Hartzaren_eguna
AIPAMENAK

Donibane Lohizune eta Ziburuko Inauteriak jai giroz eta kolorez beteko dituzte herriko kaleak. Inauteriak hiru zutabe handi ditu otsailean zehar: Hartzaren Eguna, Sorgin Gaua eta Zanpantzar Eguna.

Horrela, larunbat goizean, lurraren eta biziaren urteroko arrapiztea sinbolizatzen duen hartzaren etorrera irudikatzen da Donibanen, Ziburuko enparantzan bukatzeko. Protagonisten artean, hartza, zirtzilak, sorginak eta hartz eramailea egongo dira.

Bestetik, Sorgin gaua Ziburuko kaleak alaituko ditu. Desfilean, denetarik izango da: konpartsa, sorginez jantziriko tropa, zirtzilak, hartza, hartz eramailea eta gainontzekoak.

Eta Inauteri jaia bukatutzat emateko Zanpantzar Eguna ospatuko da. Ziburutik atera eta Ziburu eta Donibaneren arteko zubia igaro ondoren, ihaute-konpartsa Donibaneko kaleetan barrena sartzen da herriko plazan bukatzeko. Plazara iritsita, epaileak Zanpantzarren kontrako kargu guztiak irakurriko ditu. Bekatu horien guztien erruduntzat jo ondoren, sutara kondenatu eta erreko dute.

KOKAPENA
Herrietako kaleetan
Donibane Lohizune eta Ziburu
Lapurdi