Hartzaro festibala
2020/02/01 - 2020/02/25
Uztaritze
Lapurdi
Hartzaro2020
AIPAMENAK

Uztaritzeko Hartzaro festibala otsailaren lehen egunean hasi eta 25era bitartean luzatuko da, Herri Soinu elkartearen eskutik.

Mota askotako ekintzak biltzen ditu festibalak (250 sortzaile inguru espero dira), baina aurtengo protagonista musika izango da, lau diskoren aurkezpena egingo baita.

Honako ekitaldi hauek antolatu dituzte, besteak beste, XXIV. edizioan: ‘Itzaletik argira’ erakusketa (otsailaren 4tik 21era bitartean); Kaskarotak Baionan (8an); Arruntza (15ean); Uztaritzeko txistulariak (19an); The Very Small Orchestra, Txakatuk eta Zea Mays taldeen kontzertuak (21ean); Latsa txilindron sukaldaritza lehiaketa (23an) eta Astearte Gizena (25ean.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Uztaritze
Lapurdi