‘Hau ez da Indio Rock’ jaialdia Errenterian

Data

21.08.07

Lekua

Gipuzkoa - Errenteria

Peru galbete

Azken urte hauetan guztietan, Errenteriako Madalenak jaiekin batera, Indio Rock ekimena antolatu izan da herrian zehar. Urte arraro honetan, ez dute kale egin urteroko hitzordura, baino formatu ezberdin batean egingo da aurtengoa. Emanaldi guztiak Don Vito futbito zelaian ospatuko dira, ‘Hau ez da Indio Rock’ lelopean. Emanaldietara sartzea doakoa izango da, baino aurrez erreserba egin behar da herribizia atari digitalean. Jaialdia bi zatitan banatu da: Lehen saioa arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara burutuko da, eta Peru Galbete eta Hegazkin bikoak osatuko dute afitxa. Bigarren saioa, berriz, 21.00etan hasiko da, eta Larra Bideak eta Katanga Dub ikusi ahalko dira zuzenean. Emanaldi bakoitzak sarrera ezberdin bat izango du.

Peru Galbete

Musikari ipurterrea da Peru Galbete. Urteak daramatza ukekelea eskuan musika sortzen, eta dagoeneko hiru disko plazaratu ditu, guztiak auto-ekoizpen bidez argitaratuak. Azkena, ‘Nor zara zu?’ izeneko disko liburua du, non musika eta irudiak uztartzen dituen lan erakargarrian. Ukelelearen soinuek eta ahots jolasek ematen diote identitatea honako egitasmoari.

Hegazkin

Bergaran sorturiko biko egitasmoa da Hegazkin. Alayn Carazo Iturriaga eta Iosu Isaias Villanueva Castro ‘Isuo’ musikariek osatzen dute taldea, eta dagoeneko kalean dute Mukuru elkartearen babesean argia ikusi duen ‘Haize beltzak’ izeneko lehen diskoa. Sintetizadoreak, gitarra elektrikoak eta ahotsa erabiliz, musika sendo bezain sentikorra jorratzen dute.

Larra Bideak

Iñaki Larraioz musikari nafarrak bere lehen bakarkako proiektua kaleratu du: Larra Bideak. Funtsean, jauzi baten kronika izoztua biltzen du zazpi abestiko diskoak. Urteetan La Betty Travan rock taldean eta beste proiektu txikietan ibilitakoa da bera. Oraingoan bikote formatuan dator, Asier Zudaire musikari nafarrarekin batera, Larra Bideak proiektu pertsonala defendatuz.

Katanga Dub

2019 urtean nafarroan sortzen den musika egitasmoa da honakoa. Kolonbiar karibeko giroak eta dub erritmoak nahasten dituzte Zarys Falcon, Iosu Marti eta Galina Rodriguez musikariek.

ORDUTEGIAK
17:00 Peru Galbete
18:00 Hegazkin

21:00 Larra Bideak
22:00 Katanga Dub

Kokapena

Don Vito futbito zelaia
Don Vito futbito zelaia
Errenteria. Gipuzkoa

Loturak