Helena Goñi, Daniel Llaria eta Izaro Ieregiren artelanak Basaurin

Data

21.09.15 - 22.01.08

Lekua

Bizkaia - Arrigorriaga

Erakusketaren irudia. (Gorka RUBIO / FOKU)

Bosteko erakusketa ibiltariaren 24. edizioak Helena Goñiren argazkiak, Daniel Llariaren eskultura eta bideoak eta Izaro Ieregiren performancea eta eskulturak bildu ditu. Idoia Leache eta Ivan Gomez izan dira komisario lanetan.

Aurtengoa bost udaletako aretoek (Arrigorriaga, Basauri, Getxo, Leioa eta Amorebieta–Etxano) Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin koordinatu dute erakusketa. Erakusketa Arrigorriagako erakusketa aretoan ikusi ondoren Basauriko Arizko dorretxean izango da urriaren 6tik 27ra, Getxoko erakusketa-aretoan urriaren 30etik azaroaren 20ra, Zelaieta aretoan (Amorebieta-Etxano) azaroaren 23tik abenduaren 13ra eta Kultur Leioan abenduaren 15etik urtarrilaren 8ra.

«Artearen berri eman nahi du, jendeak, oro har, eskuragarri izan dezan, garrantzi berezia duten praktika artistiko garaikideak ikusgai jarriz dagoeneko ospe handia duten artisten lanen erakusketaren bidez», adierazi dute antolatzaileek.

Helena Goñi argazkigintzan ari da. Artista honek beste batzuen eskutik bere eguneroko pertsonala sortzen du. Bere itxaropenak zein porrotak eta bere belaunaldiko desioak zein desengainuak ateratako argazkien bidez uztartzen dira.

2013. urtean graduatu zen Arte Ederretan EHUn. Duela gutxi New Yorken bere ikasketak luzatzeko Fullbright beka jaso du. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2016an Ertibil deialdiko hirugarren saria es-kuratu zuen, eta 2020an, berriz, lehen saria.

Daniel Llariak, bere aldetik, eskultura eta bideoa lantzen ditu. Begiradaren politika, ikustea eta ikustaraztearen sistema, klase borrokaren ikuspuntutik jorratzen da.

2009. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (EHU) eta Fullbright beka bati esker Parsons-The New Schoolen (New York) egin zituen masterreko ikasketa. Bakarkako zein taldekako hainbat erakusketatan parte hartu du. 2018an eta 2020an Ertibil deialdiko hirugarren saria jaso zuen.

Izaro Ieregi performancearen eta eskulturaren alorrean ari da. Piezak gorputzaren osagarri batetik eskulturara igarotzen diren objektuak eraikitzeko ideiatik sortu dira. Gorputzetik objektura eta kontrako noranzkoan igarotzearekin temati saiatuz eta uneoro eskultura baten eraiketaren ariketan pentsatuz, gorputz ariketa bat balitz bezala.

2010. urtean Arte Ederretan lizentziatu zen (EHU). Bere ikasketak luzatu zituen JAIn (Jardun Artistikoen Institutua) eta gaur egun DAI programan dago (Dutch Art Institute). Bakarkako zein taldekako hainbat erakuskete-tan parte hartu du. 2018an Ertibil deialdiko bigarren saria eskuratu zuen eta 2019an, berriz, hirugarrena.

Kokapena

Euskaldun Berria Erakusketa Aretoa
Plaza
Arrigorriaga. Bizkaia