Hendaiako aste urdina
2018/10/08 - 2018/10/14
Hendaia
Lapurdi
Aste
AIPAMENAK

Urriaren 8tik 14ra bitartera Aste Urdina egitasmoa ospatuko da Hendaian. Adineko pertsonak edo pertsona bakartiak ekitaldietara hurbiltzera gonbidatzen dute antolatzaileek, baina hala ere, belaunaldi ezberdinetako jendea biltzea espero dute. Martine Ansault adineko pertsonen eta elbarrien udaleko arduradunak kudeatu du egitaraua.

Astearen baitan, hiru hitzordu nagusi izango dira: urriaren 8an ospatuko den foroa, Dojo gelan 14:30ean; ‘La finale’ filmaren proiekzioa, Alzheimer gaixotasunaz, urriaren 10ean, 19:00etan; eta urriaren 11n Mendi Zolan izango den mintzaldia, ‘Jukutrien kontrako prebentzioa’ izenburupean.

KOKAPENA
Hendaia
Lapurdi
OSAGARRIAK