Hernaniko XXIII Dantzari festa
2018/04/16 - 2018/04/22
Hernani
Gipuzkoa
Dantzari
AIPAMENAK

Apirilaren 16tik 22ra bitartera, Hernaniko XXIII Dantzari festa ospatuko da, San Joan konpartsak antolatuta. Beste behin ere, jaialdiaren helburua Euskal Herriko dantzak ikusi eta baserritarren jantzien in­guruan ikasteko aukera eskaintzea izango da.

Horretarako, Euskal Herri osoko dantza taldeak bilduko dira bertan: Astigar Astigarragako dantza taldea, Begiraleak Donibane Lohizuneko dantza taldea, Egape Urnietako dantza taldea, Ibarla-Meaka Irungo dantza taldea, Goizaldi Donostiako dantza taldea, Kemen Irungo dantza taldea...

Egitarauak iraungo duen aste luzean zehar ekitaldi ugari izango dira dantzaren inguruan: kalejirak, omenaldiak, euskal jantzien erakusketa, hitzaldiak eta, nola ez, dantza ikuskizunak.

KOKAPENA
Hernani
Gipuzkoa
OSAGARRIAK