Herrerako San Luis jaiak
2016/06/16 - 2016/06/23
Donostia
Gipuzkoa
Tronbon
AIPAMENAK

Ekainaren 16tik 23ra bitartean, Herrerako San Luis Jaiak ospatuko dira. Egitaraua oparoa izango da, eta motorrak berotzeko aurreko egunetan ere zenbait ekitaldi izango dira auzoan.

Hala ere, txupinazo eta pregoia ekainaren 16an botako da, arratsaldeko 19:00etan. 17an, Doctor Deseo, Patxuko Nice eta Bad Spund System taldeen kontzertuak izango dira.

Gainera, egun esanguratsua izango da ekainaren 18koa, eta bertara gerturatzen direnek paella lehiaketaz, Herreronkaz, gazteen erroka olimpikoa, eta Eonian eta Trakets taldeen kontzertuetaz disfrutatzeko parada izango dute.

Bestetik, 19an, Euskal jaia ospatuko da eta, horren barruan, Donostiako trufa azoka, trufa-moten erakusketa, trufa-bilaketaren erakustaldia eta trufa sukaldatzeko tekniken tailerrarekin.

KOKAPENA
Herrera
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK