Herri Urrats: ‘Prefosta’
2018/05/13
Senpere
Lapurdi
Herri_urrats
AIPAMENAK

Herri Urrats maiatzaren 13an ospatuko da Senperen. Urtero bezala, egun osoko egitarau aberatsa prestatu dute, heldu, gazte zein umeentzako ekitaldiekin.

Aurten, Herri Urrats Xiberotar eta Baxenafartar ikasleak biltzen dituen Manex Erdozainzi Etxart Kolegioaren alde (MEEK) izanen da. ‘Prefosta’ xiberotar lemapean iraganen da jaia; MEE Kolegioaren ikasleen herena Xiberokoa baita, eta lema horrekin begi kliska bat egin nahi izan diete egunero Xiberotik ailegatzen diren ikasleei.

Senpereko aintziran kokatutako guneetan garatuko da jaia, hamaika ekitaldi izango direlarik: haurrentzako ikuskizunak eta jolasak, kontzertuak, dastaketak eta edariak hartzeko txosnak, tailerrak...

KOKAPENA
Aintzira inguruan
Senpere
Lapurdi
LOTURAK