‘Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900-1945’
2016/04/22 - 2016/10/23
Bilbo
Bizkaia
ETIKETAK: Guggenheim
Paris_gugen2
AIPAMENAK

Guggenheim Bilbao Museoak ‘Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900-1945’ erakusketa inauguratuko du apirilaren 22an. New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum museoaren bildumatik ekarritako 50 maisulanek baino gehiagok osatutako erakusketa da, eta urriaren 23ra ikusi ahal izango da. Erakusketaren komisarioa Lauren Hinkson New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum museoko bildumen arte arduradun laguntzailea da.

Datozen 20 urteetarako Solomon R. Guggenheim Foundation erakundearekin 2014ko abenduan berritutako kudeaketa akordioan dagoen lehenengo erakusketa da. Lankidetza hori sendotzen duten ekimenen artean, Solomon R. Guggenheim Museum museoaren konpromiso bat dago, alegia, bi urtean behin, bere bildumako ezinbesteko artelanen inguruko erakusketa bat Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztea.

‘Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskola, 1900-1945’ erakusketan XX. mendeko pintura eta eskultura nabarmenetako batzuk agertzen dira, Constantin Brancusi, Georges Braque, Robert Delaunay, Amedeo Modigliani eta Pablo Picasso artistek ondutakoak, besteak beste.

Paris abangoardiaren hiriburua zen XX. mendearen hasieran. Picassok eta Braquek pinturaren konbentzioak irauli zituzten, Delaunayk kolore harmoniatsuen ikuspenak konposatu zituen, Kandinskyk bide berriak ireki zituen abstrakzioan, eta Brancusik espazioan eskultura irudikatzeko modua berrasmatu zuen. Erakusketaren izenburuak Delaunayren serie piktoriko bat ekartzen du gogora, eta agerian uzten du hiri modernoa sorkuntza artistikorako inspirazio iturri eta eszenategi bihurtu zela.

KOKAPENA
Abandoibarra Etorbidea, 2
Museo Guggenheim
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK