Hondarribia Blues Festival
2018/07/12 - 2018/07/15

Hainbat ordu

Hondarribia
Gipuzkoa
Hondarribiablues
AIPAMENAK

Hamahiru talde eta hogei bakarlari baino gehiago pasako dira uztailaren 12tik 15era bitartean Hondarribia Blues jaialdiaren eszenatokietatik. Edizio honetan, Raimundo Amador, Jimmy Burns, Canned Heat, Ray Gelato & The Giants eta zaildutako musikariek osotutako bizpahiru ‘all star’.

Artista asko elkarrekin jardungo dute Chicago eta Crossroads atalei esker; azken hori ekitaldiko santu-zeinua izango da oraingoan ere, gau batez musikari handiak elkartuko baititu ekitaldi bikainetan.

Canned Heat eta Raimundo Amador bertan izango dira. Canned Heat musikaren historian disko gehien saldu dituen blues taldea da, oso ezaguna Woodstock-eko eta Monterey-ko jaialdi mitikoetan agertzeagatik. Raimundo Amador, berriz, karismaduna, flamenkoaren eta bestelako musiken arteko mestizajearen egile nagusietako bat da.

Egitarauan tartekatuko diren all star’ taldeen artean, Jimmy Burns, Kimberly Hot Sauce Johnson, Bob Stroger, Kenny Beedee Eyes Smith, Billy Flynn, Omar Coleman eta Piano Willie musikariek osatutakoaz gain, Texas eta Kaliforniako musikariak biltzen dituen Lone Star Review ere Hondarribian izango da.

Ray Gelato & The Giantsek jaialdiko agerraldi jostaria eskainiko du, aurreko mendeko 40ko hamarkadan era tradizionalean egiten ziren moldaketa originaletan oinarritutako ikuskizuna eskainiko baitu.

Crossroads atalak Estatu espainiarreko bluesa izango du hizpide eta bertan autonomia-erkidego desberdinetako 14 talde egongo dira.

Jaialdian Europako talde ezagunak egongo dira, besteak beste, Awek frantziarrak, Bayou Moonshiners italiarrak, JT Lauritsen norvegiarrak eta The Ragtime Rumors herbeheretarrak. Tia Carrol kantari estatubatuarrak Mingo Balaguer, Lluis Coloma eta Francisco Simon musikari espainiarrekin joko du.

Euskal Herrian egindako bluesak ere bere tokia izango du jaialdian, Noa Volldamn & The Hell Drinkers, Ainhoa Egiguren abeslari donostiarra, Still River eta Ghost Number & His Tipsy Gypsies izango baitira.

 

ORDUA

Hainbat ordu

KOKAPENA
Matxin Arzu kalea, 1
Hainbat tokitan
Hondarribia
Gipuzkoa