‘Huhezinema’ jaialdian parte hartzeko deialdia
2020/01/14 - 2020/02/01
Aretxabaleta
Gipuzkoa
Huhezinema20
AIPAMENAK

Aretxabaletako ‘Huhezinema’ film laburren jaialdian parte hartzeko deialdia martxan da, non film laburrak bidaltzeko epea otsailaren 2ra bitartean luzatuko den.

Jaialdian Euskal Herrian jaiotako eta bertan bizi den edonork aurkeztu ahalko ditu bere lanak. Edozein hizkuntzatan onartuko dira lanak (euskara edo gaztelania ez den hizkuntza batean eginez gero, azpitituluak jarri beharko dira). Ezingo dira 25 minutu baino gehiagoko film laburrak aurkeztu.

Hainbat sari izango dira parte hartzaileen eskura: Sari Ofizialeko Goiena Sariak (1000 euro, epaimahai ofizialak aukeratua), Vertigo Sariak (400 euro, Mondragon Unibertsitateko ikasleez osatutako epaimahaiak aukeratua), Ikusleen Saria (300 euro) eta Mundukide Saria (700 euro, giza eskubideak eta justizia soziala ardatz duten filmen artean banatua).

Aurtengoa ‘Huhezinema’ jaialdiaren 13. edizioa izango da eta martxoaren 25etik 27ra bitartean ospatuko da. Bertan, hautatutako film laburren proiekzioak, sari banaketa eta master class bat izango dira.

KOKAPENA
Aretxabaleta
Gipuzkoa
LOTURAK