I. Lesakako mendi lasterketa
2019/06/15
Lesaka
Nafarroa
Lesaka_lasterketa
AIPAMENAK

Lesakako mendi lasterketaren lehen edizioa ekainaren 15ean egingo da. Bi proba daude aukeran: luzea (ofiziala) eta motza (gazteena).

Lasterketa ofiziala arratsaldeko 16:00etan hasiko da herriko plazatik. 14 kilometro eta 900 metroko desnibela du ibilbideak, eta Frain eta Unanua mendietatik igaroko da.

Gazteen martxa, berriz 16:10ean hasiko da. Ibilbideak 7 kilometroko luzera eta 300 metroko desnibela du.

Hainbat hornidura puntu izango dira bi probetan.

Amaitzean, sari banaketa izango da. Bi kategoriatan lehen heltzen diren 3 gizon eta emakumeentzat premio bana banatuko da.

Parte hartu ahal izateko ekainaren 14a baino lehen izena eman beharko da.

KOKAPENA
Herriko Plaza
Lesaka
Nafarroa