Ibil Bedi, 'Beltxarga beltza' aurkezten Lekunberrin

Data

21.05.07 - 21.05.07

Lekua

Nafarroa - Lekunberri

ibil bedi

Ibil Bedi taldeak ‘Beltxarga beltza’ lana aurkezten jarraitzen du. Pandemia garaian landutako diskoa aurkezpenekin hasi zirenetik, gelditu ari dira jendaurreko kontzertuak ematen. Lekunberrin, Larraungo Printza gune autogestionatuan eskainiko dute emanaldia maiatzaren 7an, ostiralarekin. Sarrerak eskuratzeko larraungoprintza@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharra dago.

Biharamunean Irunberrin eskainiko duten kontzerturako sarrera guztiak agortu egin dira. Taldekidetako batzuen sorlekua izateak lagunduko zuen horretan. Are gehiago, orain arte eman dituzten kontzertuek izan duten harrera eta kritika onak.

Bigarren lana

Talde gaztea da Ibil Bedi, baina musikari iaioek sortua. Bigarren lana da ‘Beltxarga beltza’ eta lan hori aurkezten ari da une honetan boskote nafarra. Amets Aranguren eta Areta Senosiainek Ibai Osinagarekin batera, kontzertu baten ostean sortutako whatsapp talde batean du sorburua musika taldeak. Eder Escalera eta Javier Larrañeta gehitu zitzaien taldeari, eta orain multinstrumentista gaztea hauek, herririk herri ari dira bere doinuak jendaurrean erakusten. Pop folk musika egiten dute, ahotsa asko zaindu eta musika tresna ezberdinen konbinazioak erakargarria egiten ditu beraien emanaldiak. Ohiko bateria, baxu eta kitarra elektrikoez gain, teklatu, biolin eta saxofoia gehitu dizkiote. Ahotsak oso landuak dira, eta bai Ibai Osinagak zein Amets Arangurenek ederki kantatzen dute.

Zuzenekoetan, Beltxarga beltza aurkezteaz gain, beraien lana zuzenean eskuratzeko aukera dago. Eta disko honetan dauden kantu ederrak etxera eramateko aukera dago horrela. Aipatzekoa da, ‘Egurrezko eskuotan’, Amets Arangurenek konfinamendu garaian bakarka sortutako kantua, taldearen moldaketa eta Anariren kolaborazioarekin. ‘Ez nazazu kanta inori’ errepikatzen du kantuaren amaiera aldera Anarik, Lekunberriko emanaldian publikoak hartu beharko du Anarirenahotsaren ardura, giro atsegina sortuz.

Kokapena

Printza
Aralar Kalea, 6
Lekunberri. Nafarroa

Loturak