Ibilki
2017/11/01 - 2018/05/24
Biarritz, Donibane, Larresoro, Bidart, Hendaia, Maule eta Beskoitze
Lapurdi
Ibilki
AIPAMENAK

Azaroaren 1ean hasiera emango zaio Ibilki euskal antzerki ekimenari. Euskal Herriko iparraldeko herrialde desberdinak bisitatuko ditu jaialdiak: Biarritz, Donibane, Larresoro, Bidart, Hendaia, Maule eta Beskoitze.

Euskal kultur erakundeak antolatuta, egitasmoaren helburua dA euskal antzerkiaren hedapena sustatzea, Iparraldeko txoko desberdinetan euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko parada eskaintzea, alegia.

Horrela, azaroaren 1etik 2018ko maiatzaren 24ra bitartean parte hartuko duten taldeen artean Huts Teatroak ‘Hozkailua’ izeneko antzezlana aurkeztuko du eta Tanttaka teatroak ‘Muxua’ lana. Horretaz gain, Xake Produkzioak ‘Mami Lebrun’ lana taularatuko du eta Borobil Teatroak ‘Jokoz kanpo’ antzezlana aurkeztuko du.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Biarritz, Donibane, Larresoro, Bidart, Hendaia, Maule eta Beskoitze
Lapurdi
OSAGARRIAK