Igande arratsean Rukula Le Bukowski aretoan

Data

22.11.27 - 22.11.27

Lekua

Gipuzkoa - Donostia

Rukula taldearen zuzeneko bizia
Rukula taldearen zuzeneko bizia (Juan G. Andres)

Rukula taldeak urteko azken emanaldia eskainiko du azaroaren 27 arratsean Donostiako Le Bukowski aretoan. Disko berria prestatzeko etenaldia egingo du taldeak, eta horretarako agertokiak utziko ditu denboraldi batez. Igandekoa hortaz, taldea ikusteko azken aukera izango da denboraldi batean. Emanaldirako sarrerak 8 euro balioko ditu eta egunean bertan eskuratzeko aukera izango da Le Bukowskin bertan arratseko 19.00etan. Ostegunean, aldiz, Bilboko Kafe Antzokian ariko da Rukula. Emanaldia antzokiko Kutxa Beltza gunean izango da arratseko 20.30etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.

Entsalada dantzagarria

2022 urte beroa izan du Rukula taldeak. Kontzertu ugari eskaini ditu bandak Euskal Herriko luze zabalean eta hirugarren diskoa izango dena grabatzeko astia izan du laukoteak ere. Horretarako Garate estudioen egun ditutze grabaketa saioak, eta emaitzak datorren urtean ikusi du argia, diskoa aurketeko bira abiatzearekin batera. 2015 urtean sortu zen Rukula taldea Usurbilen, eta geroztik ez dute etenaldirik izan, diskoak eta zuzenekoak tartekatuz azken urte hauetan guztietan, bai eta pandemia garai latzenetan ere. Bi emanaldi mota eskaintzen ditu taldeak. Lurrean, soinu ekiporik gabe aritzen dira, beraien anplifikadoreen indarrez, eta ikuslegoa eta taldea parez pare. Ohiko formatoan ere jotzen du bandak, agertoki gaineko emanaldietan. Aste honetako bi emanaldiak formatu honetan izango dira. Musikalki rock giro instrumentalak jorratzen ditu taldeak, musika era anitzeko entsalada dantzagarria sortuz.

Donostiko emanaldia berezia izango da. Etxean jotzea bezala izango da. Le Bukowski areto ederrean eta igande arratsez. Musika bideari emango diote errepaso eta 2023 urtean argia ikusiko duen diskoko zenbait kantu entzuteko aukera izango da. Emanaldi hau eskaini ondoren, taldea entsegu lokalean sartuko da disko berriko zuzenekoak prestatu asmoz. Beraz, igandekoa aukera ona izan daiteke Rukula taldearekin batera urteko azken dantza egiteko.

Kokapena

Le Bukowski
Egia kalea
Donostia. Gipuzkoa

Loturak