Igande arratserako plan polit bai: Esanezin Altzagaraten
Data
22.06.26 - 22.06.26
Lekua
Gipuzkoa - Altzaga

Igande arratsetan ere zuzeneko musikaz gozatzeko aukerak izan ohi dira. Horietako bat, esaterako, ekainaren 26an Esanezin taldeak Altzagaraten eskainiko duen kontzertua da. Emanaldia arratsaldeko 19.00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Musika saio hau Altzagako Udalaren eta Ordiziarrock elkartearen laguntzarekin antolatu da.
Esanezin
Ianire Aranzabe musikariak bakarkako egitasmo bezala sortu zuen Esanezin duela lau urte. Barnean zituen melodia eta hitzei bide emateko gitarra hartu zuen esku artean, eta sei kordetatik ateratzen ziren doinuei hitzak jartzeari ekin zion. Horrela iritsi ziren lehen kontzertuak eta gerora lehen kantuak estudioan. Grabaketa horien lehen emiatza ‘Aireratzen’ disko txikia izan zen, 2021 urtean zehar Gaztain Estudiotan grabatua eta auto-ekoizpen bidez argitaratua. Musikari gipuzkoarrak sorturiko zazpi kantu biltzen ziren bertan, eta zenbait musikarien laguntzaz egindako kantuak agertzen baziren ere, nagusiki kantu biluziak bildu zituen debuteko lan horretan. Musikalki pop giro lasaietan dator Esanezin egitasmoa. Gitarra akustikoak dira nagusi eta ahots melodia gozoak nabarmentzen dira guztiaren gainetik.
Banda formatuan
Azken garaian ordea, banda bat du alboan Ianire Aranzabek entsegu lokalean zein zuzeneko emanaldietan. Etxean bakarka sorturiko abestiak janzteko asmoz, banda baten beharra sentitu du sortzaile gazteak, eta bide horretan batu dira egitasmora Yerai Gascon (gitarra), Arri Iraeta (bateria) eta Iñigo Asensio (teklatuak). Igandeko emanaldia formatu honetan eskainiko ditu.
Kokapena
Plaza
Altzagako udaletxea
Altzaga. Gipuzkoa