Igande eguerdirako punkrock giroak

Data

22.09.25 - 22.09.25

Lekua

Gipuzkoa - Bergara

Zero taldeko kideak egurra banatzeko prest
Zero taldeko kideak egurra banatzeko prest (Borja Triviño)

Nork dio punkrock giroak ez direla egoki igande goizetarako? Bergarako Kartzela Zaharrean kontrakoa pentsatzen dute, eta irailaren 25erako Zero taldearen emanaldia iragarri dute hori frogatzeko, bermutaren orduan. Emanaldia Bergarako Txapa Irrati librearen eta Arrasateko Ez Donk Amaitu kolektiboaren arteko lankidetzaz gauzatu da. 13.00etatik aurrrea punk eta rock eztanda Kartzela Zaharrean. Emanaldia doakoa izango da.

Punk rocka

Musikari beteranoek osatzen dute Zero musika taldea. Txerra (bateria), Leire Led Infierno (ahotsa), Osoron (gitarra) eta Otxe (baxua) dira Zero, eta besteak beste, RIP, Piztu Punk, Begitruk, Gatillazo, Carrocerias Betoño edota Des-Kontrol taldeetan ibilitakoak dira, oraindik orain, musika gosea zainetan. Urteak daramatzate taldeko kideak agertokiak zapaltzen, eta honakoan, banda berri bat jarri dute abian, musikarekin jolasten eta gozatzen jarraitzeko.

Musikalki punkrock giroak lantzen ditu Gasteizko bandak, gitarra riff zorrotzez eta ahots oldarkorrez. Bi urteko bide laburrean denbora nahiko izan dute kantuak sortzeko, kontzertuak eskaintzeko eta lehen diskoa grabatzeko. Taldearen lehen zazpi kantuak Durana (Araba) herrian izan dira grabatuak Gakobeltz Hit Faktoriaren estudioetan. Grabaketa saioen ardura Joseba Baleztena soinu teknikariaren esku joan da, eta diskoa auto-ekoizpen gisara ikusi du argia CD formatuan. Sarean ere entzun daiteke debuteko lana, Youtube edo Bandcamp guneetan kasu.

Kokapena

Kartzela Zaharra
Kartzela Zaharra
Bergara. Gipuzkoa