Iheslari eta Deportatuen Eguna
2018/10/06
Tolosa
Gipuzkoa
Kalera
AIPAMENAK
 
 
Agenda Gara gehitu da. Kendu nahi izanez gero, sakatu Atzera tekla.

Iheslarien eta Deportatuen Eguna egingo dute urriaren 6an Tolosan, Kalera Kalera dinamikak antolatuta, Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren bahiketaren 35. urteurrenaren bueltan. Etxeratze prozesua aldarrikatuko dute. «Elkarbizitza sano» bat eraikitzeko ezinbesteko jo dute iheslari eta deportatuen egoera konpontzea.

Aurkezpen agerraldian emandako datuen arabera, gaur egun 70 inguru dira munduan zehar bizi diren euskal iheslariak, eta horietatik 14 deportazio egoeran daude, Kuba, Venezuela, Cabo Verde eta Sao Tomen.
 
Azaldu dutenez, iheslaria errepresiotik ihes egitea lortu duen pertsona dela «oso zabalduta dago», baina «ez da horrela». Hori berresteko hainbat datu eman dituzte, hala nola 60ko hamarkadatik hona arrazoi politiko zein errepresiboetatik 2.500 euskal herritarrek ihes egin behar izan dutela, eta errepresaioaren mehatxua «beti» izan dutela gainean, izan ere «exilioa etengabeko ihesaldia da».

274 estradizio edo euroaginduak baliatuta espainiaratu dituzte, eta 384 izan dira beste herrialde batzuetako poliziek espainiar poliziei entregatuak. Askok torturak jasan dituzte. Afrika eta Amerikara 74 lagun deportatu dituzte, «inongo oinarri juridiko eta legalik» gabe, eta «defentsarako aukerarik eman gabe».
 
Erbeste edo deportazioan 84 lagun hil dira, horietatik 27 gerra zikinaren ondorioz.
«Exilioa eta deportazioa kondena bat izan dira euskal herritarrentzat, eta hori da, elkarbizitza sano bat eraiki nahi badugu, gainditu beharreko errealitatea», nabarmendu dute. Horregatik, dei egin dite eragile politiko, sozial eta sindikalei iheslari eta deportatuen egoera konpontzeko inplikatu daitezen, «denon artean adostutako bide orri bat» egiteko. Euskal erakundeen sostengua ere beharrezko jo dute horretarako.

Herritarrei ere elkarlanerako deia egin diete, «jakin baitakigu jendartearen inplikazioa dela alderdi, sindikatu eta instituzioak mugiarazteko tresna eraginkorrena». «Euskal jendartearen arnasa egon da beti gatazkaren konponbidean eman diren pauso eraginkorrenak bultzatzen».
KOKAPENA
Tolosa
Gipuzkoa
LOTURAK