II. Go Mobility Azoka
2020/03/11 - 2020/03/12
Irun
Gipuzkoa
ETIKETAK: Ficoba
Go_mobility
AIPAMENAK

Go Mobility Azokaren bigarren edizioa egingo da Irungo Ficoban erakusketa gunean, martxoaren 11n eta 12an, eta «mugikortasun berriari buruzko Europako jakintzaren zati handi bat» bilduko du. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute topaketa, Mugikortasun Elektrikorako eta Energia Biltegiratzeko Estrategiaren barruan.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, azokaren aurtengo ediziorako diseinatu den programari Europar Batasuna gehitu zaio, eta Saki Gerrasis-ek ordezkatuko, DG Move mugikortasunaren eta garraioaren Europako erakunde arautzaile gorenaren ordezkariak. Europak ibilgailu elektrikoren alde egiteak bultzatuko duen etorkizuneko elkarreragingarritasun ekosistema definitzeko arduraduna da Gerrasis.

Halaber, Avere elektromugikortasuna sustatzen duen elkarteko idazkari nagusi Philippe Vangeelek erakutsiko du Europan elektromugikortasunaren garapenari buruzko ikuspegi komertzialena. Avere elkartea Europako 17 herrialdetako 1.000 kide inguruk osatzen dute. Zero isuriko garraioari heltzeko ardura partekatuari buruz duen ikuspegia partekatuko du Vangeelek. Bere iritziz, mugikortasunaren elektrifikazio masiboa da helburu hori lortzeko modurik azkarrena.

Azokaren antolatzaileen arabera, Europar Batasunak estrategikotzak jotzen du energia biltegiratzearen sektorea, eta epe ertain eta luzera energia eta ingurumen helburuak betetzea erraztuko duen eragileetako bat dela iritzi dio, bai eta industria lehiakor bat garatzea ere, hazkunde potentzial handia duen sektore batean.

Hori dela eta, Go Mobilityn mahai inguru bat antolatu da, ‘Energia biltegiratzea eta bateriak, Europarako aukerak mugikortasun elektrikoaren esparruan’ izenburuarekin, eta Nuria Gisbert CIC energigune ikerketa zentroko zuzendariak moderatuko du.

Hitzaldi programaz gain, mugikortasun berriaren inguruko ezagutza partekatzeko beste gune batzuk ere prestatu dituzte azokan. Horrela, ‘Exhibition Corner’ gunean, erakusketariek euren produktuak eta zerbitzuak ezagutarazteko aukera izango dute, eta ‘City market Place’ saioan, Europako hainbat hirik euren mugikortasun estrategiak ezagutaraziko dituzte. Gainera, Go Mobilityk erakusketa gune bat gorde du, poster formatuan Europako proiektuak mugikortasun jasangarrian erakusteko.

KOKAPENA
Iparralde Hiribidea, 43
Ficoba
Irun
Gipuzkoa
LOTURAK