II Kobaz koba trail
2017/02/12

9:30

Zestoa
Gipuzkoa
Kobaz-koba-trail-zestoa
AIPAMENAK

Otsailaren 12an izango da Zestoako Kobaz koba trailaren bigarren edizioa.

Agire Mendi Klubak antolatuta, lasterkariek bi ibilbide desberdin izango dute aukeran: Artzei (17 kilometrokoa) eta Zaldei (25 kilometrokoa). Bi proben irteera eta helmuga puntuak Zestoako Coro Zigaran Bidebieta plazan egonen dira kokatuta.

Zaldei lasterketa 9:00etan hasiko da eta besteak beste korrikalariek Erraila, Erlaitz eta Ekain kobazuloak zeharkatuko dituzte. Artzei proba, berriz, 9:30etan abiatuko da eta Erraila, Amalda eta Danbolinzuloko kobazuloetatik igaroko da.

Bi ibilbide hauek lehen euskaldunak bizi izan ziren Ekain kobazulotik igarotzen dira, lehen gizakiaren bideetatik iragana bizitzeko esperientzia eskainiz. Kobaz-koba, lehen gizakiak izan zirenen bideak jarraituko dituzte parte hartzaileek.

Probak amaitzean sari banaketen txanda izango da. Ibilbide bakoitzean lehen heltzen diren hiru gizon eta emakumeek saria izango dute. Horrez gain, lehenengo gizon eta emakumen zestoarraren saria, eta naturalki minimal runner saria ere banatuko dira.

Lasterketaz aparte festa eta giro ona izango da egun osoan zehar. 10:00etatik aurrera trikitilariek alaituko dute eguna Zestoako kaleetan zehar. Bertako produktu tipikoak ere izango dira eskuragai, Euskolabel, Euskaber eta Naturalkiren eskutik.

ORDUA

9:30

KOKAPENA
Gurutze Kalea, 7, 20740
Coro Zigaran Bidebieta plaza
Zestoa
Gipuzkoa
LOTURAK