II. Zuria ta Kitto topaketa
2019/08/30 - 2019/08/31
Gasteiz
Araba
Zuria_ta_kitto
AIPAMENAK

II. Zuria ta Kitto topaketa abuztuaren 30 eta 31n ospatuko da Gasteizko 3 plaza publikotan (Aihotz plaza, Urrezko Zeledonak plaza eta Santa Barbara plaza).

Bertan Euskal Herriko ardo zuriak (Arabako Errioxako zuriak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako txakolinak) eta kalitateko produktuekin egindako pintxoak dastatu ahalko dira. Musikak ere izango du lekua topaketan, Luigii Lopez Dj-aren emanaldiarekin.

Abuztuaren 2an egingo da topaketa gastronomikoaren aurkezpena Aihotz plazan, 12:00etan. Ekitaldia Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak antolatu du eta Maria de Simon Baranda presidenteak gidatuko du. Parte hartzeko beharrezkoa da lehendik izena ematea. 

KOKAPENA
Aihotz plaza
Gasteiz
Araba
LOTURAK