III. Intza-Ttutturre kilometro bertikala
2019/09/14

10:00.

Araitz
Nafarroa
Intza_ttutturre
AIPAMENAK

III. Intza-Ttutturre kilometro bertikala irailaren 14ean egingo da Araitzen, Araxes kirol elkartearen eskutik. Proba hau Nafarroako zein Euskal Herriko Mendi Federazioen zirkuituan baitan jokatuko da.

Probaren hasiera herriko plazan kokatuko da, goizeko 10:00etan, eta helmuga Ttuntturre gainean egongo da. Bien artean 3.850 metroko ibilbidea izango da, 963 metroko desnibel positiboarekin.

Hainbat maila ezberdin izango dira aukeran: gizonezko eta emakumezko absolutua (16 urtetik gora), emakumezko beteranoak (40 urtetik gora) eta gizonezko beteranoak (45 urtetik gora). Kategoria bakoitzean irabazi ahalko den saria ezberdina izango da.

Izena emateko epea irailaren 11ra bitartean luzatuko da. Gehienez 200 parte hartzaile onartuko dira.

ORDUA

10:00.

KOKAPENA
Herriko plaza
Araitz
Nafarroa