III Kobaz koba trail
2018/02/18

09:00-09:30.

Zestoa
Gipuzkoa
Carrera_montana2
AIPAMENAK

Otsailaren 18an Zestoako Kobaz koba trail-a egingo da. Lehen gizakiaren bideetatik, iragana bizitzeko esperientzia eskaini nahi du probak, arbasoen bide berdinetatik, historiaurretik gaurdainoko mendi lasterketaren bitartez. 

Zestoako lurretan, azken izotz aroan, paleolitoaren amaieran, lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira, non gizaki haien aztarna material ugari eta labar arte ikusgarria aurkitu diren. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobaz-koba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituz.

Agiro mendi klubak antolatuta, lasterkariek bi ibilbide desberdin izango dituzte aukeran: Artzei bidea, 13 kilometrokoa, eta Zaldei bidea, 25 kilometrokoa. Bi proben irteera eta helmuga puntuak Zestoako Foruen plazan egongo dira. Zaldei lasterketa 09:00etan hasiko da eta Artzei proba, berriz, 09:30ean.

18 urtetik gorako atletek parte har dezakete soilik. Izen-ematea Kirol Probak web gunearen bitartez egin daiteke.

ORDUA

09:00-09:30.

KOKAPENA
Foruen plaza
Zestoa
Gipuzkoa