III. Mitoaldia
2019/07/05 - 2019/07/13
Ataun
Gipuzkoa
Gauibilaldia
AIPAMENAK

III. Mitoaldia uztailaren 5tik 13ra bitartean izango da Ataunen, Jentilbaratza kultur elkarteak antolatuta.

Ekitaldi ezberdin ugari izango dira: hitzaldiak, ibilaldi gidatuak, ipuin kontalariak, ume eta gazteentzat tailerrak eta VIII. Gau Ibilaldi Mitologikoa.

Mitoaldian egingo diren ekintzen berri izateko prentsaurreko bat emango dute uztailaren 3an, Donostiako Tabakaleran, goizeko 11:00etan.

Iñaki Perurenaren ‘Harria, maitasun historioa’ hitzaldia (uztailaren 5ean), ‘Murkoondo, Ataungo bihotza’ ibilaldi gidatua (6an); Marimundukoen Ipuin Kontaketa (7an) edota Joseba Aurkenerenaren ‘Barandiaran eta mitoak’ hitzaldia (9an) izango dira Mitoaldian izango diren ekitaldietako batzuk.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Ataun
Gipuzkoa