III. Negu Trail mendi lasterketa
2020/02/02

10:30.

Berastegi
Gipuzkoa
Negu_trail
AIPAMENAK

Berastegiko III. Negu Trail mendi lasterketa otsailaren 2ean egingo da, goizeko 10:30etatik aurrera.

Herriko plazatik abiatuko da lasterketa eta ibilbideak 16,35 kilometroko luzeera izango du. Bidean hiru gailur igaro beharko dituzte parte hartzaileek: Urdelar (859 metrora), San Lorentzo (808) eta Ipuliño (900). Gunerik baxuena herriko plaza izango da, 400 metrora.

Hainbat hornidura gune ezarriko dira ibilbidean zehar, likido zein solido.

Izena emateko epea urtarrilaren 31 bitartean luzatuko da.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Herriko plaza
Berastegi
Gipuzkoa