Ikergazte kongresua
2019/05/27 - 2019/05/29
Baiona
Lapurdi
Ikergazte
AIPAMENAK

Dozenaka euskal ikertzaile gazte bilduko dira Baionako Errobiko campusean maiatzaren 27an hasiko den Ikergazte kongresuan parte hartzeko. Hiru egunez, beren lanen berri eman eta elkar ezagutuko dira.

2015etik, bi urtean behin antolatzen du Udako Euskal Unibertsitateak Ikergazte izeneko kongresu hau: 2015ean Durangon eta 2017an Iruñean. Oraingo honetan Baionaren txanda izango da.

Ikertzaile gazteak zertan ari diren jakitea da kongresuaren helburu nagusietako bat, eta euren artean harremanak sortu eta sendotzea. Edozein delarik ikerketa-eremua: giza zientzietan, gizarte zientzietan, zientzia zehatzetan, teknologian, arkitekturan edota osasunean diharduten nazioarteko ikertzaileen komunitate euskalduna bada eta.  

KOKAPENA
Paul Bert plaza, 15
Institutu Unibertsitario Teknologikoaren Errobiko campusa
Baiona
Lapurdi
LOTURAK