Ikuska, Pasaiako film laburren erakustaldia
2018/11/09 - 2018/11/18
Pasaia
Gipuzkoa
Ikuska
AIPAMENAK

Ikuska, Pasaiako Film Laburren erakustaldia, azaroaren 9 eta 18 bitartean egingo da. Aurtengo edizioa berezia izango da, jaialdiak 20 urteko ibilbidea ospatuko baitu. Hori dela eta, azaroaren 7an Trintxerpeko Ciriza Etxean ‘Ikuska 20’ erakusketa irekiko da.

Egitarauari dagokionez, sail desberdinak izango dira: Lehiaketarako saila, Mintzagun saila, Gauguasa saila, Intriga eta izu filma saila eta Eme eta anitza saila.

Sekzio Ofizialeko Epaimahaiko kideak antolatzaileek izendatuko dituzte. Eta epaimahai horrek erabakiko du zein diren sari irabazleak. Gazteen Saria antolakuntzak izendatuko duen gazteen epaimahai batek emango du, eta Sekzio Ofizialeko film labur bat aukeratuko du. Euskarazko film labur onenari ematen zaion Mintzagun saria emanaldi berezi baten barruan emango da. Sari banaketa azaroaren 18an izango da, Trintxerpeko alkateordetzan, arratsaldeko 19:00etan hasita. 

KOKAPENA
Pasaia
Gipuzkoa
LOTURAK