Ilar Eguna
2018/05/17 - 2018/05/20

Maiatzak 17. 18:00
Maiatzak 18. 09:00
Maiatzak 19. 11:00
Maiatzak 20. 09:30, 11:00

Astigarraga
Gipuzkoa
Ilarra
AIPAMENAK

Gastronomiari lotutako ekitaldiarekin ospatuko dute Astigarragan maiatzaren 17tik 20ra bitartean Ilar Egunaren zazpigarren edizioa. Baratz Elkarteak Astigarragako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena, maiatzaren 20an egingo den Ilar Azoka Bereziarekin izango du amaiera.

Egitaraua:

Maiatzak 17 osteguna
Ilar pintxopotea. Astigarragako tabernetan eta ilar-pintxo onenaren lehiaketa.

Maiatzak 18 ostirala
09:00 – Baratzen bisita, Astigarragako Herri Eskolako eta inguruko ikastetxeetako ikasleekin.

Maiatzak 19 larunbata
11:00 – Baratzen bisita gidatua udaletxeko kontzejupetik abiatuta. Ondoren, hazia eta landareari buruzko tailerra Hazieraren eskutik (Cristinaeneko fundazioko hazien artxiboa) kontzejupean bertan.

Maiatzak 20 igandea
09:30 Txistularien diana
11:00etatik aurrera Ilar Azoka Berezia. Joseba  Barandiaran plazan: ilar postuak, Luis Irizar eskolako hiru sukaldariek unean egindako ilar pintxoak dastatzeko aukera, Euskal Herri osoko produktuak salgai, haurrentzako zurezko jolas erraldoiak eta Idoia Lizeagaren bitxi tailerra.

ORDUA

Maiatzak 17. 18:00
Maiatzak 18. 09:00
Maiatzak 19. 11:00
Maiatzak 20. 09:30, 11:00

KOKAPENA
Astigarraga
Gipuzkoa