‘Ilunabarrean dantzan’ zikloa
2019/01/13 - 2019/04/07

19:00.

Gasteiz
Araba
Dantzan
AIPAMENAK

‘Ilunabarrean Dantzan’ zikloa bueltan dator Oihanederren klaustrora, laugarren urtez. Urtarriletik apirilera lau folk-dantzaldi egingo dira, hilean behin, igande iluntzetan.

Euskal lurralde desberdinetako dantzariek zuzenduko dute saio bakoitza. Guztietan zuzeneko musika egongo da, Ander Zabaleta trikitilariaren gidaritzapean.

Eibarko Josu Garate dantzariak gidatuko du lehen saioa urtarrilaren 13an, 19:00etan. Otsailaren 10ean, Miarritzeko Agnes Ceccon-ik zuzenduko du dantzaldia. Martxoan, 10ean baita, Gasteizko Imanol Zabaletaren txanda izango da eta apirilaren 7an Elgetako Patxi Monterorena.

Dantzaldietako edukiera mugatua, beraz parte hartzeko gonbidapena behar da. Saio bakoitza baino 10 egun lehenago egongo dira eskuragai Oihaneder Euskararen Etxeko harreran.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Santa Maria Kalea
Oihaneder Euskararen Etxea
Gasteiz
Araba