Independentzia Eguna: ‘Burujabe hobe’
2018/03/18
Larrabetzu
Bizkaia
Burujabe
AIPAMENAK

Martxoaren 18an, Independentzia Eguna ospatuko da Larrabetzun, Independentistak Sareak eta Larrabetzuko herritar independentisten batzordeak bultzatuta. Egun osoko egitarau baten bitartez, burujabetzan indarra jartzea dute jomuga.

Horrela, ‘Burujabe hobe’ lelopean, Euskal Herri osotik iritsitako eragile ugari bilduko dira Larrabetzun, jardun desberdinak plazaratuz. Herri independente bat, eguneroko bizimoduari aurre egiteko baliabide eta ilusio nahikoa izango duena eta bere herritar guztien ongizatea bermatu dezakeena, horixe izango dute aldarri Independentzia Egunean.

Mahai-inguruak abiatu aurretik, baina, txistulari eta trikitilariek esnatuko dute herria, eta arratsaldeko 18:00etarako utzi dute ekitaldi nagusia. Gaua Imuntzo eta Belokik girotuko dute.

KOKAPENA
Larrabetzu
Bizkaia