‘Inondik Inora’
2018/11/30

18:00

Errenteria
Gipuzkoa
ETIKETAK: Niessen
Inondik_inora_1
AIPAMENAK

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko!

Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalikirakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da.

Gauza mordoa 50 minutuko 4 urtetik gorakoentzako komedia familiar batentzat… Benetan harritzekoa da zenbat gauza sar daitezkeen postari baten zorroan!
 
Fitxa artistikoa
    •    Zuzendaritza eta testua: Patricia Urrutia
    •    Antzezleak: Patricia Urrutia, Aiora Sedano, Jon Zumelaga
    •    Kanpo begirada: Ximun Fuchs
    •    Musika: Asier Ituarte
    •    Eszenografia: Amaia Garate
    •    Argiztapena: Ion Chávez
    •    Panpina: Battitt Halsouet
    •    Aholkularitza artistikoa: Pablo Ibarluzea, Urko Redondo, Elena Olivieri
    •    Jantziak: Marodi Sorkuntzak
    •    Kartela: Rober Quintana
    •    Teknikaria: Xabino Alkorta
    •    Ekoizpena eta Banaketa: Benetan Be

ORDUA

18:00

KOKAPENA
Alfontso XI z/g
Niessen Kulturgunea
Errenteria
Gipuzkoa