‘Iparra Hegoa’
2018/03/12 - 2018/03/18
Segura
Gipuzkoa
Iparra
AIPAMENAK

Martxoaren 12tik 18ra bitartean, Iparra Hegoa jaia ospatuko da Seguran. Aurtengo gaia ‘Gazteak Euskal Herrian’ izango da

Ekimen honen helburu nagusia hegoaldeko nahiz iparraldeko jendearen arteko harremanak bultzatzea da, elkarren arteko kultura, hizkuntza eta ohitura trukatzea.

Horretarako egitarau zabala prestatu dute: bertso eta kantu poteoa, gazteen arteko topaguneak, dantzaldiak, mendi irteera… Egun nagusia martxoaren 18a izango da, noiz Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko ekitaldia ospatuko den. Eguerdiko 14:00etan hasiko da ekintza baina aurretik beste batzuk izango dira, sukalki edo gisatu txapelketa, esaterako.

Gainera, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak Seguran izango dira martxoaren 15etik 17ra, eta egitarauaren ekitaldietan parte hartzeaz gain, Irizar lantegia eta Goierri eskola bisitatuko dituzte. Eta martxaoren 12 eta 13an, Lekorne eta Donamartiriko haurrak izango dira Seguran egongo direnak.

KOKAPENA
Segura
Gipuzkoa
OSAGARRIAK