‘Iparragirreren ibilbidea, hiru herri bizitza bat’
2020/02/10 - 2021/01/29
Ormaiztegi
Gipuzkoa
Hiru_herri_bizitza_bat
AIPAMENAK

‘Iparragirreren ibilbidea, hiru herri bizitza bat’ ekimenak Jose Mari Iparragirre Balerdi poeta eta musikari euskaldunaren bizitza eta figura hobeto ezagutzeko aukera eskainiko du. Hiru bidai proposatzen dira, Urretxu (bere jaioterria), Ezkio (Igartubeiti baserri museoa) eta Ormaiztegi (Zumalakarregi museoa).

Urretxun, hain zuzen Alzola etxean, jaio zen Iparragirre 1820. urtean. Herriak bere sorrerako morfologia mantendu du eta ez da zaila garai imajinatzea nolakoa zen garai hartako bizimodua. Bisita era librean egin daitek (mapa jarraituz QR kodeen bidez) edota bisita gidatuan (martxoaren 15a, apirilaren 26a, maiatzaren 24a eta ekainaren 14a).

Ezkioko Ugartubeiti baserri museoan duela lau mendeetatik zutik jarraitzen duen baserri bat ezagutzeko aukera izango da, garai haietako dolare, argiztapen, altzari eta lanabesekin. Baserriaz gain interpretazio zentroaz, baratze ekologikoaz eta natur inguruneaz gozatzeko aukera izango da.

Zumalakarregi museoak ere urte haietako bizimodua nolakoa zen ezagutzeko aukera eskainitzen du. Bertan Iparragirreren bizitzako hainbat alor ezagutuko dira, bolondres karlista bezala Lehen Karlistadan izandako parte hartzea, bi karlistaden artean sortutako foru zaletasuna, ‘Gernikako arbola’ abesti ezaguna sortzeko prozesua...

KOKAPENA
Ezkiorako errepidea 1. km 20709
Igartubeiti eta Zumalakarregi Museoa
Ormaiztegi
Gipuzkoa